II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
FUSTIÑANA
Deialdia, Fustiñanako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, mandatari eginkizunak dituena, oposizio bidez betetzeko. Epaimahaiaren izendapen proposamena
Epaimahaiak, deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, izendapen proposamena egin du Sonia Sánchez Tambo andrearen alde, Fustiñanako Udaleko administrari laguntzaile izateko, mandatari eginkizunekin, izan ere puntuazio altuena (71,85) lortu duen izangaia izan da.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo hamar egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu Fustiñanako Udaleko bulegoan 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak.
Fustiñanan, 2007ko uztailaren 12an._Epaimahaiko burua, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L0711381