102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BUÑUEL

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura sariak eta kalte ordainak

Buñuelgo Udalak, 2007ko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, hau erabaki zuen:

1. Alkatearendako hogeita hiru mila seiehun eta berrogeita hamar (23.650) euroko urteko ordainsari gordina onestea, kargu horretan lanaldi partzialean aritzeagatik, hau da, astean hogeita hamahiru ordu, hamalau hilabetetan hainbanaturik. Zenbatekoa urtero goitituko da, IPKren ariora. Udalbatzak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuota ordaintzea.

2. Kultura, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi delegatuarendako zortzi mila zortziehun eta lauretan hogeita hamar (8.890) euroko urteko ordainsari gordina onestea, kargu horretan lanaldi partzialean aritzeagatik, hau da, lanaldi erdian, hamalau hilabetetan hainbanaturik, horixe baita Udalaren zahar etxean lan egiteagatik jasotzen duena. Udalbatzak bere gain hartuko du dagokion enpresa-kuota ordaintzea.

3. Berrogeita hamar (50) euroko saria ezartzea Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkura bakoitzera joateagatik: Udalbatzaren osoko bilkurak, Tokiko Gobernu Batzordea, Kontuen Batzorde Berezia eta kontratazio mahaiak.

4. Frogagiriak ekarri ondoan, zinegotziei kalte ordaina ematea beren karguan aritzean sortutako gastuengatik.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikulua betez.

Buñuelen, 2007ko uztailaren 4an._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0711285