102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLAFRANCA

Ordenantza Villafrancako Udalaren herrilurretako belar eta larreen administrazioa, xedapen egintzak, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak (Nafarroa), 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Villafrancako Udalaren herrilurretako belar eta larreak arautzen dituen ordenantza.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, betiere Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 24ko 11/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Aipatu epea iraganda, inork alegaziorik aurkeztu ez badu ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, aipatu diren legeen gaineko aitzineko artikuluak zehazten duen gisara.

Villafrancan, 2007ko ekainaren 18an._Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0711325