102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, Elkano-Ibiriku-Eguesen eragiten duena. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko urtarrilaren 19an eman ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zen AR.2 banaketa eremuko plan partzialeko aldaketa, Elkano-Ibiriku-Eguesen eragiten duena, Pedro Ojer Mondela jaunak sustatua Industrias del Recambio, S.L., ordezkatuz, Enrique Kahle Olaso, Fernando Oiza Redín eta Michel Arauzo Muñoz arkitektoek prestatu dokumentazioari jarraikiz eta EHAEOk 2007ko maiatzaren 3an eman ikus-onetsia (Udalak eskatuta, testu bategina aurkeztu behar izan zen).

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) eta 47.2.II. artikuluetan xedatua betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2007ko uztailaren 10ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0711342