II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
DONAMARIA
Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena
Donamariako Udalak, 2007ko maiatzaren 25eko bilkuran, Udal Planeko aldaketa bat onetsi zuen hasiera batez.
Aldaketaren bitartez artikulu bakarreko ordenantza bat onetsi da Udal Planaren barrenean, honela dioena:
"Donamariako udal mugapean debekatuta daude eguzki energiako instalazio fotovoltaikoak eraikin guztien estalkietan, industriako erabilera duten hirilurreko eremuetan izan ezik.
Debeku hori eraikin berrietan eta zaharberritu edo aldatzen direnetan aplikatuko da".
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Donamarian, 2007ko uztailaren 9an._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.
Iragarkiaren kodea: L0711235