I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
719/2007 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ondotik aipatzen diren gizarte ekimeneko ikastetxeekin Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako hezkuntza itunak sinatzea ebazten duena, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoko curriculum aniztasunari eta "Igeltserotza lanak" izeneko erdi mailako heziketa zikloari dagozkion modulu ekonomikoak behin-behinekoz onesten dituena, 2007. urterako.
Otsailaren 20ko 131/2007 Ebazpenaren bidez (martxoaren 16ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arauak eman ziren hezkuntza itunen araubidea, 2007/2008 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketan aplikatzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.
Eranskinetan ageri diren gizarte ekimeneko ikastetxeek hezkuntza itunak sinatzeko aurkeztu dituzten eskabideak ikusirik, aipatu den otsailaren 20ko 131/2007 Ebazpenean aurreikusitako izapideak beterik, eta Hezkuntza itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako hezkuntza itunak sinatu eta/edo berritzea ebazpen honen 1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. eranskinetan ageri diren ikastetxe pribatuekin.
2. Eskatutako unitateen kopuruaren eta itunaren barnean sartzen diren unitateen kopuruaren arteko aldea eranskinetan azaltzen da.
3. Behin-behinekoz onestea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoko curriculum aniztasunari eta "Igeltserotza lanak" izeneko erdi mailako heziketa zikloari dagozkion modulu ekonomikoak, 2007. urterako. Ebazpen honen 8. eranskinean ageri dira.
4. Ebazpen honen bidez sinatzen diren hezkuntza itunen indarraldia 2007/2008 ikasturtearen hasieratik 2010/2011 ikasturtea amaitu artekoa izanen da.
5. Ebazpen honen bidez ezarritako hezkuntza itunei dagozkien unitateen kopurua eranskinetan azaltzen da; horrek ez ditu galarazten Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 46. artikuluaren arabera egin litezkeen aldaketak.
6. Hezkuntza itunak formalizatzeko agiri administratiboa Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak eta ikastetxe pribatuko titularrak edo behar bezala kreditatutako legezko ordezkariak sinatuko dute.
Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako hezkuntza ituna formalizatzeko agiri administratiboak otsailaren 20ko 131/2006 Ebazpeneko I., II., III., IV. eta V. eranskinetan onetsitakoak dira.
7. Hezkuntza Itunen Bulegoak hezkuntza ituna sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten jakinaraziko die interesdunei. Jakinarazpena egiten denetik ituna sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.
8. Ikastetxe pribatuko titularrak, justifikatu gabeko arrazoi batengatik, ituna formalizatzeko agiria behar den egunean sinatzen ez badu, eskubidea galduko du.
9. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunean hasita.
10. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
11. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Eskolatze Batzordeko buruari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2007ko uztailaren 4an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
1. ERANSKINA
Lehen Hezkuntzako itunak berritzea
ALTSASU IÑIGO ARITZA IKASTOLA. 8 7 (3) (7)
ALTSASU SAGRADO CORAZON 6 6 -
ABARTZUZA ESCUELAS PIAS 2 2 -
AIEGI MATER DEI 7 7 (2)
BARAÑAIN STA. LUISA DE MARILLAC 12 12 -
BERA LABIAGA IKASTOLA 6 5 (7)
BERA SAGRADO CORAZON 6 4 (7)
BURLATA AMOR DE DIOS 6 6 -
BURLATA IRABIA 17 16 (1) (2) (3) (4) (7)
BURLATA NOTRE DAME 6 6 (11)
BURLATA REGINA PACIS 6 6 (11)
ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES-EL REDIN 30 30 (9)
ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN IKASTOLA 24 24 -
LIZARRA LIZARRA IKASTOLA 12 12 -
LIZARRA SANTA ANA 16 16 (1) (2) (4) (6) (8)
ETXARRI ARANATZ ANDRA MARI IKASTOLA 9 9 (1) (3) (6)
FONTELLAS ARGIA IKASTOLA 6 6 -
LESAKA TANTIRUMAIRU IKASTOLA 4 3 (7)
LODOSA IBAIALDE IKASTOLA 3 2 (7)
LODOSA LA MILAGROSA 6 6 -
IRUNBERRI ARANGOITI IKASTOLA 3 3 -
MUTILOABEITI LUIS AMIGO 14 14 (1) (2)
IRUÑA CALASANZ 12 12 (11)
IRUÑA CARDENAL LARRAONA 12 12 (11)
IRUÑA ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZON 9 9 (1) (2) (3)
IRUÑA HIJAS DE JESUS 12 12 (11)
IRUÑA JASO IKASTOLA 12 12 -
IRUÑA LA COMPASION ESCOLAPIOS 12 12 (11)
IRUÑA NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO 15 15 (1) (2) (3)
IRUÑA SAGRADO CORAZON 20 20 (2) (6) (11)
IRUÑA SAN CERNIN 24 24 -
IRUÑA SAN IGNACIO 24 24 -
IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 6 6 (11)
IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 18 18 (10)
IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 12 12 -
IRUÑA SANTISIMO SACRAMENTO 6 6 -
IRUÑA SANTO TOMAS 12 12 -
IRUÑA URSULINAS 24 24 -
IRUÑA VEDRUNA 12 12 -
ZANGOZA ZANGOTZAKO IKASTOLA 6 6 -
TAFALLA ESCUELAS PIAS 12 12 -
TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS 9 9 (1) (2) (4)
TUTERA ANUNCIATA 15 15 (2) (3) (6) (11)
TUTERA COMPAÑIA DE MARIA 18 18 -
VIANA ERENTZUN IKASTOLA 3 3 -
ATARRABIA LA PRESENTACION 11 11 (1) (2) (3) (4) (5)
ATARRABIA PAZ DE CIGANDA 18 18 -
Oharren zutabean parentesi artean dauden zenbakiek ebazpenaren oinarria adierazten dute.
(1) Unitate bat gehiago lehen kurtsoan.
(2) Unitate bat gehiago bigarren kurtsoan.
(3) Unitate bat gehiago hirugarren kurtsoan.
(4) Unitate bat gehiago laugarren kurtsoan.
(5) Unitate bat gehiago bosgarren kurtsoan.
(6) Unitate bat gehiago seigarren kurtsoan.
(7) Itundutako unitate kopurua nahikoa da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarrai ditzaten.
(8) 4 unitate 1,29 ratioarekin eta 12 unitate 1,28rekin.
(9) 11 unitate 1,29 ratioarekin eta 19 unitate 1,28rekin.
(10) 10 unitate 1,29 ratioarekin eta 8 unitate 1,28rekin.
(11) 1998ko urriaren 16ko Erabakiaren arabera, Lehen Hezkuntzan 1,29ko ratioa dute ikastetxe hauek: Notre Dame, Regina Pacis, Calasanz, Cardenal Larraona, Hijas de Jesús, La Compasión Escolapíos, Sagrado Corazón, Santa Catalina Labouré eta Anunciata.
2. ERANSKINA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunak berritzea
ALTSASU SAKANA IKASTOLA 4 4 4 4 -
BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 4 4 4 4 -
BERA LABIAGA IKASTOLA 2 0 2 0 -
BURLATA AMOR DE DIOS-REGINA PACIS 5 4 5 4 (2)
BURLATA IRABIA 5 4 4 4 (5)
ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES-EL REDIN 7 6 7 6 (2)
ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN IKASTOLA 6 6 6 6 -
LIZARRA LIZARRA IKASTOLA 4 4 4 4 -
LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERAZ 8 8 8 8 -
FONTELLAS ARGIA IKASTOLA 1 1 1 1 -
MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5 4 5 4 (1)
IRUÑA CALASANZ 4 4 4 4 -
IRUÑA CARDENAL LARRAONA 4 4 4 4 -
IRUÑA HIJAS DE JESUS 4 4 4 4 -
IRUÑA JASO IKASTOLA 4 4 4 4 -
IRUÑA LA COMPASION ESCOLAPIOS 4 4 4 4 -
IRUÑA NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO 4 4 4 4 -
IRUÑA SAGRADO CORAZON 6 6 6 6 -
IRUÑA SALESTARRAK 4 4 4 4 -
IRUÑA SAN CERNIN 8 8 8 8 -
IRUÑA SAN IGNACIO 8 8 8 8 -
IRUÑA SANTA CATALINA-SANTISIMO SACRAMENTO 4 4 4 4 -
IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 8 8 8 8 -
IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 4 4 4 4 -
IRUÑA SANTO TOMAS 4 4 4 4 -
IRUÑA URSULINAS 8 8 8 7 (1) (2) (3) (5)
IRUÑA VEDRUNA 4 4 4 4 -
ZANGOZA ZANGOTZAKO IKASTOLA 3 3 2 2 (5)
TAFALLA ESCUELAS PIAS 4 4 4 4 -
TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS 2 2 2 2 -
TUTERA ANUNCIATA 5 5 4 5 (4) (5)
TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER 10 10 10 10 -
ATARRABIA/BURLATA LA PRESENTACION-NOTRE DAME 4 4 4 4 -
ATARRABIA PAZ DE CIGANDA 6 6 6 6 -
Oharren zutabean parentesi artean dauden zenbakiek ebazpenaren oinarria adierazten dute.
(1) Unitate bat gehiago lehen kurtsoan.
(2) Unitate bat gehiago bigarren kurtsoan.
(3) Unitate bat gehiago hirugarren kurtsoan.
(4) Unitate bat gehiago laugarren kurtsoan.
(5) Itundutako unitate kopurua nahikoa da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarrai ditzaten.
3. ERANSKINA
Hezkuntza Bereziko itunak berritzea
BURLATA AMOR DE DIOS-REGINA PACIS 1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
ZIZUR TXIKIA VIRGEN DE ORREAGA 6 URRITASUN ANITZ. 0 (1)
1 T.V.A. 0 (1)
LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERAZ 1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IBERO ISTERRIA 6 PSIKIKOAK 6 PSIKIKOAK -
4 AUTISTAK 4 AUTISTAK -
2 P.I.P.E. 2 P.I.P.E. -
3 T.V.A. 3 T.V.A. -
IRUÑA CAEDENAL LARRAONA 1 A.T.G.D. 1 A.T.G.D. -
IRUÑA EL MOLINO 4 PSIKIKOAK 4 PSIKIKOAK -
4 AUTISTAK 4 AUTISTAK -
3 P.I.P.E. 3 P.I.P.E. -
1 T.V.A. 1 T.V.A. -
IRUÑA HIJAS DE JESUS 1 P.I.P.E. 1 P.I.P.E. -
1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IRUÑA LA COMPASION ESCOLAPIOS 1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IRUÑA SALESTARRAK 1 P.I.P.E. 1 P.I.P.E. -
1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IRUÑA SAN IGNACIO 1 A.T.G.D. 1 A.T.G.D. -
1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 1 A.T.G.D. 1 A.T.G.D. -
1 P.I.P.E. 1 P.I.P.E. -
IRUÑA SANTA CATALINA-SANTISIMO SACRAMENTO 1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IRUÑA SANTO TOMAS 1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
IRUÑA VEDRUNA 1 A.T.G.D. 1 A.T.G.D. -
TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER 1 U.E.C.S. 1 U.E.C.S. -
1 P.I.P.E. 1 P.I.P.E. -
(1) Baimendutako unitateak Gizarte Ongizateko Departamentuak finantzatuko ditu aurrerantzean ere.
4. ERANSKINA
Erdi Mailako Heziketa Zikloetako itunak berritzea
IRUÑA C.F. POLITECNICA Laguntza soziosanitarioa 2 2 (2)
IRUÑA C.T. CARLOS III Erizaintzako zainketa lagungarriak 1 1 (1) (3)
Administrazio kudeaketa 1 1 (1) (3)
Merkataritza 1 1 (1) (3)
IRUÑA F. LAB. DE LA CONSTRUCCION Igeltserotza lanak 1 1 (2)
IRUÑA I.T.C. CUATROVIENTOS Merkataritza 1 1 (1) (3)
Administrazio kudeaketa 2 2 (1) (4)
Administrazio kudeaketa 3 urtetan 2 2 (6)
IRUÑA SALESTARRAK Soldadura eta galdaragintza 2 2 (2)
Arte grafikoetako aurreinprimaketa 2 2 (2)
Ekipo eta instalazio elektroteknikoak 4 4 (2) (5)
Mekanizazioa 2 2 (2)
Altzariak egin eta instalatzea 2 2 (2)
Arte grafikoetako inprimaketa 1 1 (1) (3)
IRUÑA MARIA INMACULADA Erizaintzako zainketa lagungarriak 2 2 (1) (4)
Laguntza soziosanitarioa 2 2 (2)
Administrazio kudeaketa 1 1 (1) (3)
Administrazio kudeaketa 3 urtetan 2 2 (7)
Farmazia 1 1 (1) (3)
(1) Heziketa zikloak: kurtso bat eta L.P.
(2) Bi kurtsoko heziketa zikloak dira.
(3) 2006/2007 ikasturtean itundutako unitatearen L.P. ere ituntzen da.
(4) 2006/2007 ikasturtean itundutako 2 unitateen L.P. ere ituntzen da.
(5) Bi unitate lehen kurtsoan eta beste bi bigarren kurtsoan.
(6) Heziketa zikloa: bi kurtso eta L.P. 1. eta 2. kurtsoak itundu dira.
(7) Heziketa zikloa: bi kurtso eta L.P. 1. eta 2. kurtsoak eta L.P. itundu dira.
5. ERANSKINA
Goi Mailako Heziketa Zikloetako itunak berritzea
IRUÑA C.F. POLITECNICA Haur Hezkuntza 4 2 (2) (6)
Gizarte integrazioa. 1 0 (5)
IRUÑA C.T. CARLOS III Haur Hezkuntza 2 2 (2)
Administrazioa eta finantzak 2 2 (2)
IRUÑA I.T.C. CUATROVIENTOS Nazioarteko merkataritza 2 2 (2)
Administrazioa eta finantzak 2 2 (2)
Merkataritzako kudeaketa eta Marketina 1 1 (1) (3)
Informatika sistemen administrazioa 2 2 (2)
Informatika aplikazioen garapena 2 2 (2)
Garraioaren kudeaketa 4 4 (2) (4)
IRUÑA SALESTARRAK Mekanizazio bidezko produkzioa 2 2 (2)
Erregulazio eta kontrol sistemak 2 2 (2)
Produktu elektronikoen garapena 2 2 (2)
Arte grafikoen ind. produkzioa 2 2 (2)
Proiektu mekanikoen garapena 2 2 (2)
IRUÑA MARIA INMACULADA Garraioaren kudeaketa 2 2 (2)
Anatomia patologikoa eta zitologia 2 2 (2)
(1) Heziketa zikloak: kurtso bat eta L.P.
(2) Bi kurtsoko heziketa zikloak dira.
(3) 2006/2007 ikasturtean itundutako unitatearen L.P. ere ituntzen da.
(4) Bi unitate lehen kurtsoan eta beste bi bigarren kurtsoan.
(5) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa denez, ez da beharrezkotzat jotzen itunak gehitzea.
Itunpean jarri nahi diren zikloetan titulatu direnen laneratze datuak ikusita, ez da egokitzat jotzen prestakuntzarako eskaintza zabaltzea, izan ere, gaur egungo eskaintza nahikoa da ikastetxe publikoetan eta itunduetan.
(6) Lehen kurtsoko 2 unitateak itundu dira.
6. ERANSKINA
Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaro esperimentalaren itunak berritzea
IRUÑA I.T.C. CUATROVIENTOS Unit. 1 Gizarte Zientziak Unit. 1 Gizarte Zientziak -
IRUÑA SALESTARRAK Unit. 1 Zientzia eta Teknologia Unit. 1 Zientzia eta Teknologia -
IRUÑA MARIA INMACULADA Unit. 1 Gizarte eta Osasun Zientziak Unit. 1 Gizarte eta Osasun Zientziak -
7. ERANSKINA
Curriculum egokitua eta curriculum aniztasuna duten unititateen itunak berritzea
LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERAZ - 1 1 1 1 1 -
MUTILOABEITI LUIS AMIGO 1 - - 1 - - -
IRUÑA CALASANZ - - 1 - - 1 -
IRUÑA HIJAS DE JESUS 1 1 1 1 1 1 -
IRUÑA LA COMPASION ESCOLAPIOS - 1 - - 1 - -
IRUÑA SALESIANOS 1 - - 1 - - -
IRUÑA SANTA CATALINA-SANTISIMO SACRAMENTO - 1 1 - 1 1 -
8. ERANSKINA
Curriculum aniztasuneko unitatearen modulu ekonomikoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. kurtsoan
DBHko 3.a, CURRIC. ANIZT. 3.a 1,28 - 53.513,00 71,35 10.776,94 14,37 10.711,34 14,28 75.001,28
"Igeltserotza lanak" erdi mailako heziketa ziklorako modulu ekonomikoa
E.M.H.Z. IGELTSEROTZA LANAK 1.a 0,52 0,88 54.830,52 51,44 11.149,26 10,46 40.616,02 38,1 106.595,80
2.a 0,60 0,80 55.166,83 51,53 11.270,51 10,53 40.616,02 37,94 107.053,36
Iragarkiaren kodea: F0711118