102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

718/2007 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatu eta luzatzeko onespena ematen duena.

Otsailaren 20ko 127/2007 Ebazpenaren bidez (33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 16koa), Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan hezkuntza itunak aldatu eta luzatzeko arauak eman ziren 2007/2008 ikasturterako.

Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 46. artikuluari jarraikiz, ikastetxe pribatu batzuen eskariz edo administrazioaren ekimenez ireki diren aldaketa eta/edo luzapen espedienteak ikusirik, indarra duen legedian ezarritako prozedura tramiteak beterik, eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. eta 24. artikuluek ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe pribatuekin egindako itunen aldaketa onestea. 2007/2008 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Batxilergoa ematen duten ikastetxeetan, unitateen ituna ordu komunei dagokien ratioa murriztu gabe aurreikusi da, baina 2007ko iraileko matrikula erreala ikusi eta orduan eginen dira itunaren ordu murrizketak, beharrezkoa bada; horretan salbuespen dira Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, non murrizketa izaten segituko baitute lehenengoko kurtso bateko irakasgai komunen orduetan eta bigarreneko beste batean, eta Iruñeko Hijas de Jesús eta Santo Tomás ikastetxeak, non 14 ordu murriztuko baita ratioa, hezkuntza maila honetako kurtso bateko irakasgai komunen orduetan.

3. Ebazpen honen bidez onetsitako hezkuntza itunen aldaketa eta luzapenak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea sinatuko dute, alde batetik, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariek.

4. Hezkuntza Itunen Bulegoak aurreko puntuan aipatu eginbidea sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten jakinaraziko die interesdunei. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea izenpetzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.

5. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesdunei, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Eskolatze Batzordeko buruari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko uztailaren 4an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Haur Hezkuntzako itunen aldaketa. 2007/2008 ikasturtea

ALTSASU IÑIGO ARITZA IKASTOLA 5 3 (4)

AIEGI MATER DEI 6 6 -

ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES-EL REDIN 16 16 (1)

LIZARRA LIZARRA 7 7 (3)

MUTILOABEITI LUIS AMIGO 10 10 (1)

IRUÑA ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZON 7 7 (2)

IRUÑA HIJAS DE JESUS 7 7 (1)

IRUÑA LA COMPASION ESCOLAPIOS 9 9 -

IRUÑA NUESTRA SEÑORA DEL HUERTO 9 9 -

IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 10 10 (1)

TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS 6 6 -

TUTERA ANUNCIATA 7 7 (2)

TUTERA COMPAÑIA DE MARIA 11 11 (1) (2)

VIANA ERENTZUN 3 2 (4)

(1) Unitate bat gehiago 3 urtekoentzat.

(2) Unitate bat gehiago 4 urtekoentzat.

(3) Unitate bat gehiago 5 urtekoentzat.

(4) Itundutako unitate kopurua nahikoa da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

Iragarkiaren kodea: F0711119