102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

797/2007 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007/2008 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetako berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzeko langileak eta baliabideak behin-behinean banatu eta onartzen dituena, maiatzaren 14ko 456/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zenaren arabera.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, maiatzaren 14ko 456/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi publikoaren ebazpenaren proposamena biltzen duena. Deialdi honetan aurkezturiko eskabideak hautatu dituen Batzordeak aurkezturiko proposamenarekin bat dator.

Batzordearen proposamenak barne hartzen ditu ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak edo nortasunaren arazo larriak izateagatik berariazko hezkuntza beharrak dituzten eta ikastetxe arrunt itundu batean integrazio modalitatean eskolatuak dauden ikasleen eskolatzeak dakartzan gastuak pagatzeko baliabideak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi honetan aipatutako berariazko hezkuntza beharrak dituztenei laguntzeko behar diren giza baliabideak ematea, hau da, laguntzako irakasleak eta langile osagarriak: ezgaitasunak dituzten ikasleen zaindariak eta logopedia zerbitzua egiten duten eta irakasleak ez diren langile tituludunak, 2007/2008 ikasturterako ebazpen honen eranskinean aipatzen direnak.

2. Berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleak integratzeko oztopoak hein batean gainditzeko baliabide ekonomikoak ematea, 2007/2008 ikasturterako ebazpen honen eranskinean aipatzen direnak.

5.3 atalean aurrekontuei ezarririko mugengatik eta maiatzaren 14ko 456/2007 Ebazpenaren bidez onetsiriko deialdiaren I. eranskineko 8.3 atalean eskabideak aukeratzen dituen Batzordeari emaniko gaitasunagatik ez da bidezko 2007/2008 ikasturterako baliabide ekonomikoak guztira 30.000 eurotik gora izatea berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzen dieten ikastetxeen bestelako funtzionamendu gastuak finantzatzeko. Deialdi hura maiatzaren 14ko 456/2007 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horregatik, zenbateko hori urte batzuetako 40002106 erreserbari egotziko zaio, aurrekontuko "Berariazko hezkuntza beharretarako ikastetxe itunduetarako laguntzak" izeneko 423001-41610-4811-322000 kontusailetik, kontzesioa behin betiko bihurtzen denean.

3. Berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzeko 2006/2007 ikasturtean banatu ziren langile eta baliabide ekonomikoak kentzen dira, 2007/2008 ikasturtearen hasieratik aurrera.

4. Administrazioak zuzenean pagatuko ditu I. eranskinean aipatzen diren irakasleen lansarien, antzinatasunaren eta karga sozialen zenbatekoak, ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta kasuan kasuko ikastetxearen titularraren arteko lan harremana deusetan galarazi gabe eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta langile horien artean inolako lan harremanik sortu gabe, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 81. artikuluarekin bat.

5. 1. eranskinean sarturiko irakasleez besteko langile osagarrien soldata, antzinatasuna eta karga sozialak ikastetxeko titularrak ordainduko ditu zuzenean eta Hezkuntza Administrazioak horren ordaina emanen dio titularrari bi hilean behin ordainketa eginez. Ikastetxearen titularrak, dirusarrera horiek justifikatzeko, Gizarte Segurantzari ordaindutako patronalaren eta langileen kuoten frogagiriak (TC1 eta TC2) aurkeztuko ditu urtarrilean, maiatzean eta irailean Hezkuntza Itunen Bulegoan, banku entitateak behar bezala zigilatuak, azkenik aurkeztutakoaren ondoko likidaziotik aitzina. Langile osagarrien izenak azpimarratuko dira.

Epe horietan beretan aurkeztuko da, halaber, egun hori arteko kobrantza guztiak eginak dituztela dioen aitorpena, langile osagarri guztiek sinatua, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egindako atxikipenei buruzko ordainketen agiriak, behar bezala zigilatuak.

Ikasturtearen hasieran, langile osagarrien kontratuak aurkeztuko dira, Hezkuntza Administrazioak haien soldaten eta antzinatasunaren zenbatekoaren berri izan dezan.

6. Beren ikastetxeetan lan egiten duten erlijiosoek, Vatikanoaren eta Espainiako Estatuaren artean sinatutako akordioak direla-eta, PFEZa ordaintzetik salbuetsirik badaude, aurreko urteko sozietateen gaineko zergaren aitorpenean horren baliokide diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eta, hala behar denean, langile autonomoen araubide bereziaren bidez Gizarte Segurantzari eginiko ordainketen agiriak.

7. Berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzeko irakasleen eta logopedia zerbitzua eman eta irakasleak ez diren langile tituludunen soldata, erabat edo parte batean funts publikoekin sostengatuta dauden irakaskuntza pribatuko enpresen Hitzarmen Kolektiboan Lehen Hezkuntzako edo DBHko lehen zikloko irakasle titularrentzat ezarritakoa bezalakoa izanen da.

8. Ebazpen honen eranskinean aipatutako diru baliabideak ikastetxe itunduek jasotzen duten modulu ekonomikoko "beste gastu batzuk" sailean sartuko dira eta haiek bezala bi hilean behin ordainduko dira. Horren aplikazioa ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatuko da, hezkuntza ituneko "beste gastu batzuk" sailarekin egiten den prozedura erabiliz, hau da, zenbateko horien aplikazioari buruz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiaren ziurtagiria ikastetxeko titularrak aurkeztuz.

9. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza ituna formalizatzeko dokumentuan, non jasotzen baitira Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak elkarrekin dituzten eskubide eta eginbeharrak, klausula gehigarri batean, ebazpen honetan ikastetxe itundu bakoitzerako onesten diren baliabideak agertaraziko dira.

Baliabide ekonomikoak 2007/2008 ikasturtea bukatu arte mantenduko dira.

Giza baliabideak ikasturtea bukatu arte mantenduko dira, baldin eta berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzeko behar berberek badiraute ikastetxe itundu horietan. Urterik urte aldatzen ahalko dira, berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzeko dauden behar aldagaien arabera.

Horretarako, ikasturte bakoitzean ebazpen bat argitaratuko da, hurrengo ikasturtean xede horretara bideratuko diren giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak aldatu, murriztu, handitu edo kentzeko bidea emanen duena, dauden beharrak aztertu eta baloratu ondoren.

10. Ebazpen honen bidez onetsiriko langile eta baliabide ekonomikoak, 3.529.478,75 euro guztira, 40002106 kontabilitateko espedientearekin kontabilizatu zen, urtez urte honela banaturik:

1.173.620,51 euro, 2007ko gastu aurrekontuko "Berariazko hezkuntza beharretarako ikastetxe itunduetarako laguntzak" izeneko 423001-41610-4811-322000 kontusailetik finantzatuko dira.

Gainerakoa, 2.355.858,24 euro, 2008rako gastu aurrekontuan izen berarekin sortuko den kontusailetik.

11. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

12. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

13. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Hezkuntza Plagintzako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko lehendakariari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Berariazko Hezkuntza Beharren Atalari, Eskola Orientaziorako Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari, Pretakuntza Etengabeko Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 2an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

2007/2008 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetako berariazko hezkuntza beharrak dituzten ikasleei laguntzeko langileak eta baliabideak behin-behinean ematea

HERRIA I K A S T E T X E A Z.H.I. L.T. LOG ZAI EUROAK

ALTSASU SAGRADO CORAZON - 10 - - -

ALTSASU IÑIGO ARITZA - 31 4 40 1.000

ALTSASU SAKANA IKASTOLA - 27 - - 1.000

ANDERATZ NTRA. SRA. ESCUELAS PIAS - 10 - - -

AIEGI MATER DEI - 15 6 - 1.000

BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC - 44 13 30 1.000

BERA LABIAGA - 9 1 - -

BERA SAGRADO CORAZON - 12 5 10 1.000

BURLATA AMOR DE DIOS - 22 8 15 1.000

BURLATA AMOR DE DIOS-REGINA PACIS - 27 - 32 -

BURLATA IRABIA - 26 2 22 1.000

BURLATA NOTRE DAME - 17 6 - -

BURLATA REGINA PACIS - 23 6 - -

BURLATA MIRAVALLES-REDIN - 33 - 5 -

ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES - 35 13 45 1.000

ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN - 32 5 - 1.000

ELIZONDO BAZTAN - - 2 - -

LIZARRA LIZARRA - 43 2 - 1.000

LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERATZ - 25 - 10 -

LIZARRA SANTA ANA - 36 5 - 1.000

ETXARRI ARANATZ ANDRA MARI - 20 4 - -

FONTELLAS ARGIA IKASTOLA - 11 4 - -

LESAKA TANTIRUMAIRU - 6 3 - -

LODOSA LA MILAGROSA - 19 8 10 1.000

LODOSA-SANTAKARA IBAIALDE IKASTOLA - - - - -

IRUNBERRI ARANGOITI IKASTOLA - 8 - - -

MENDABIA NUESTRA SRA. DE LOS DOLORES - - - - -

MUTILOABEITI LUIS AMIGO - 34 7 23 1.000

IRUÑA CALASANZ - 58 14 30 2.000

IRUÑA CARDENAL LARRAONA - 26 11 8 -

IRUÑA EL REDIN - 24 5 - -

IRUÑA ESCLAVAS SAGRADO CORAZON - 22 2 - 1.000

IRUÑA JASO IKASTOLA - 16 5 30 -

IRUÑA HIJAS DE JESUS - 67 13 30 1.000

IRUÑA MARIA INMACULADA - - - - -

IRUÑA NTRA. SEÑORA DE LA COMPASION - 55 11 10 1.000

IRUÑA NTRA. SEÑORA DEL HUERTO - 20 7 - 1.000

IRUÑA SAGRADO CORAZON - 56 10 30

IRUÑA SALESTARRAK - 35 - - 1.000

IRUÑA SAN CERNIN - 26 11 30 -

IRUÑA SAN IGNACIO - 60 19 30 2.000

IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE - 32 7 - 1.000

IRUÑA STA. CATALINA-STMO. SACRAMENTO - 30 - - -

IRUÑA SANTA MARIA LA REAL - 59 7 - 2.000

IRUÑA STMO. SACRAMENTO - 25 9 - -

IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS - 48 12 - -

IRUÑA SANTO TOMAS - 65 13 35 2.000

IRUÑA URSULINAS - 22 7 - -

IRUÑA VEDRUNA - 20 4 - 1.000

ZANGOZA ZANGOZAKO IKASTOLA - 15 1 - -

TAFALLA ESCUELAS PIAS - 36 5 - -

TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS - 12 2 - -

TAFALLA SAN JOSE-HIJAS DE JESUS - - - - -

TUTERA ANUNCIATA - 22 2 - -

TUTERA COMPAÑIA DE MARIA - 25 9 30 1.000

TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER - 25 - - -

VIANA ERENTZUN IKASTOLA - - - - -

ATARRABIA ANGEL DE ARALAR - 3 1 - -

ATARRABIA LA PRESENTACION - 17 11 - -

ATARRABIA-BURLATA LA PRESENTACION-NOTRE DAME - 42 - 1.000

ATARRABIA PAZ DE ZIGANDA - 7 3 - -

GUZTIRA - 1545 305 505 30000

Iragarkiaren kodea: F0712321