I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
2543/2007 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologian lizentziatua (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 9ko 1482/2007 Ebazpenaren bitartez (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 65. zk.), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologian lizentziatua (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.
Bidezko da, halaber, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologian lizentziatua (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Iñaki Moreno Suescun, mahaikide titular, eta Lourdes Larumbe Arretxe, ordezko.
3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Iruñean, 2007ko abuztuaren 6an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua). Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.
ERANSKINA
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
LASA GORRAIZ, MARIA JOSE
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0712589