10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELGORRIAGA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Toki entitate honetako idazkaritzan jendaurrean daude, erreklamazioak aurkez daitezen, 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak, Udalbatzak 2006ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zituenak.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 275. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, Foru Lege horren 276. artikuluak aipatzen baititu, egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte, arau hauei jarraikiz:

a) Jendaurreko epea eta erreklamazioak onartzekoa: hamabortz egun baliodun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Aurkezteko tokia: erregistro orokorra.

Elgorriagan, 2006ko abenduaren 18an._Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0620206