10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

2007ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak 2007ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean 2006ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, aho batez hartutako erabakiaren bidez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, idazkaritzan, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Epe hori erreklamaziorik jaso gabe amaitzen bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2006ko abenduaren 20an._Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García.

Iragarkiaren kodea: L0620151