10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2006ko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2006ko abenduaren 12an egindako bilkuran, 2006ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondotik.

Kreditu berezia:

Kontusaila: 1.451.48217 Gure Irratia.

Zenbatekoa: 1.250,00 euro.

Finantzaketa: diruzaintzako gerakina: 1.250,00 euro.

Arantzan, 2006ko abenduaren 18an._Lehendakaria, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0620034