10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1599/2006 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, José Ramón Alfaro López jauna unibertsitate eskolako irakasle titular izendatzen duena, "Adierazpen grafikoa ingeniaritzan" jakintza-arloan.

2006ko urriaren 16ko ebazpenaren bidez (azaroaren 3ko E.A.O.) dei egindako sarbide-lehiaketa epaitu duen batzordearen proposamenarekin bat eginez, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarriak aipatutako dokumentazioa.

Errektoreak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz, erabaki du José Ramón Alfaro López jauna Nafarroako Unibertsitateko Publikoko irakasle titular izendatzea, "Adierazpen grafikoa ingeniaritzan" izeneko jakintza arloan; 3465 kodedun postua da, Landa Ingeniaritza eta Proiektuak sailari atxikia.

Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, proposaturiko izangaiak jabetza hartu behar du, eta orduan hartuko du dagokion unibertsitate irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko abenduaren 28an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0700133