10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FALTZES

Kredituen espedienteak. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2006ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontuan kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espediente batzuk.

Espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek Udalaren idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Faltzesen, 2006ko abenduaren 29an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0700007