10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AGOITZ

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2006ko irailaren 26ko, azaroaren 7ko, azaroaren 23ko eta abenduaren 5eko osoko bilkuretan, 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, besteak beste.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira 15 egunean, iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean, interesatuek egoki juzgatzen dutena alegatu eta erreklamatzeko.

Agoitzen, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0620592