10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLIN

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Allin ibarreko Udalak, 2006ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larrionen (Allin ibarra), 2006ko azaroaren 15ean._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0620249