10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLIN

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Allin ibarreko Udalak, 2006ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketa

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Larrionen (Allin ibarra), 2006ko abenduaren 13an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0620237