10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

CINTRUENIGO

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona. Jarduera: bankuaren bulegoa. Egoera: Donantes de Sangre, 1.

Cintruenigon, 2007ko urtarrilaren 2an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0700063