10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

VALTIERRA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Instituto Técnico y de Gestión Ganadero, S.A. Jarduera: haragitarako ardien eskorta.

Tokia: El Serron finka, 10. poligonoko 23 eta 24. lurzatiak.

Valtierran, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0620539