10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2007. urteko plantilla organikoaren hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Mankomunitateko iragarkien ohol ofizialean 2007. urteko plantilla organikoa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2006ko abenduaren 27an hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2006ko abenduaren 28an._Mankomunitateko lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0620567