10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

Deialdia, Burlata-Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolako bonbardino irakasle izateko lanpostu bat eta gitarra elektrikoko irakasle izateko lanpostu bat, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da Burlata-Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolako bonbardino irakasle lanpostu bat eta gitarra elektrikoko irakasle lanpostu bat, lanaldi partzialekoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Lanpostua lan-kontratu mugagabearekin beteko da. Sei hilabeteko probaldia ezarriko da; hartan patronatuko buruak kontratu harremana amaitu edo desegiten ahalko du, emaitzak ez badira Musika Eskolaren nahiaren heinekoak.

1.3. Lanpostuak Musika Eskolako hitzarmenean agertzen diren ordainsariak izanen ditu.

1.4. Lanaldi araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatu dezakete.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A._Tuba irakasle titulua edukitzea (abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 12. artikulua), eta gitarra elektrikoaren kasuan, erdi mailako irakasle titulua edukitzea, musikako edozein espezialitatetakoa.

B._Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

C._Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izana.

D._Adinez nagusia izatea eta Espainiako herritarra edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa izatea, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

2.2. Lanpostua lortzen duten izangai onartuek deialdi honek xedatzen duen moduan eta epean egiaztatu beharko dituzte aitzineko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako, baita oposizio prozedura osoan eta izendapen eguna arte ere.

3. oinarria._Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlata-Atarrabiako "Hilarión Eslava" Musika Eskolako bulegoetan aurkeztu beharko dira (San Juan, 18, Burlata) 15:30etatik 20:30ak arte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabidea I. eranskineko ereduari lotuko zaio, eta ondokoekin batera aurkeztuko da:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdi honetako 2.a atalean eskatzen den tituluaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua.

c) Lehiakeko baremoaren irizpideei jarraikiz, baloratuko diren merezimenduen gaineko agiriak. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia konpultsatuarekin egiaztaturik ez dauden merezimenduak.

Eskabidea onartua izateko, inprimakia behar bezala bete behar da eta, aipatu dokumentazio erantsiaz gain, nahiz eta ez dagoen batera aurkeztu beharrik, beste hau ere aurkeztu beharko da aipatu epearen barnean: Proiektu Pedagogikoa, deialdi honetako 6.1.2.3 oinarrian adierazia. Lan hori gutunazal itxian aurkeztuko da eta gutunazalaren kanpoko aldean ez da izangaiaren daturik ageriko, baina aukerakoa da lelo bat idaztea. Gutunazal horren barnean, lanaz gain, bertze gutunazal itxi batean, lana egin duen izangaiaren datuak ere agertuko dira.

3.2. Orobat, eskatzaileek, 3.1 oinarriko agiriekin batean, udal diruzaintzan hamabi euro ordaindu izanaren gordekina ere aurkeztuko dute (dirusarrera eginez "Hilarión Eslava" Musika Eskolako udal patronatuaren 3035 0087 06 0870010356 kontu zenbakian, Euskadiko Kutxa finantza entitatean), azterketa eskubideengatik eta agiriak tramitatzeko tasagatik. Oinarri honetan xedatua betetzen ez bada, arrazoi aski izanen da deialditik baztertzeko.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Musika Eskolako Patronatuko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta eskabidean akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Musika Eskolako Patronatuko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

Halaber, ebazpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria._Epaimahaia

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Batzordeburua: Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Atarrabiako Udaleko alkatea.

_Mahaikidea: Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Musika Eskolako ikasketaburua.

_Mahaikidea: tuba/bonbardino espezialitateko musika irakasle bat.

Ordezkoak: irakasle bat, baldintza horiek biltzen dituena.

_Mahaikidea: gitarra elektrikoaren espezialitateko musika irakasle bat.

Ordezkoa: irakasle bat, baldintza horiek biltzen dituena.

_Mahaikidea: Musika Eskolako langileen ordezkaria.

Ordezkoa: irakasleen klaustroko kide bat.

_Burlatako Udaleko idazkaria (hizpidearekin baina botorik gabe)

Ordezkoa: Musika Eskolako idazkari akademikoa.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa, guttienez, beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, mahaiburuaren kalitateko botoak erabakiko du.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak II. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera baloratuko ditu izangaiek alegatzen dituzten merezimenduak.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean, alegatzen diren merezimendu guztiak frogatu beharko dituzte izangaiek agiri bidez

Epaimahaiak ez du inoiz merezimendurik onartuko ez bada alegatu edo agiri bidez frogatu.

6.1.2. Oposizioaldia:

Izangaiek alfabetoaren ordenaren arabera eginen dituzte ariketak, eta horretarako NANa eraman beharko dute.

.Bonbardino lanpostukoak.

Hiru proba izanen ditu, honelakoak:

1._Interpretazio ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 12 beharko dira gainditzeko.

Kontzertuko programa bat interpretatuko da. Izangaiak berak aukeratuko du eta gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

Epaimahaiak hauxe baloratuko du: programaren barietatea, aurkeztutako obraren zailtasuna, interesa eta kalitatea, eta izangaiaren kalitatea eta heldutasuna, bai teknikoa bai musikala.

Izangai bakoitzak bere laguna ekarriko du.

Ariketa bukatu ondoren, izangaien puntuazioen zerrenda agertuko du epaimahaiak iragarki oholean, eta han hurrengo proba non eta noiz eginen den adieraziko da.

2._Irakaskuntzako ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira eta, guttienez, 15 beharko dira gainditzeko.

Klase bat eman behar zaio ikasle hasiberri bati eta beste bat jadanik aritutako bati. Klase bakoitzak 30 minutu iraunen du gehienez ere.

Klaseak bukatu eta gero, izangaiak epaimahaiaren aurrean defendituko du klaseak nola eman dituen, eta komentatuko ditu izandako gorabeherak, izan badira, ondoren bukaerako balorazio orokorra egiteko.

Epaimahaiak planteatu ahalko dizkio izangaiari zernahi galdera eta argibide, klasearen eta haren defentsaren gainean.

Ariketa bukatu ondoren, izangaien puntuazioen zerrenda agertuko du epaimahaiak iragarki oholean, eta han hurrengo proba non eta noiz eginen den adieraziko da.

3._Proiektu pedagogikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira eta, guttienez, 15 beharko dira gainditzeko.

Proiektu pedagogiko bat aurkeztu eta defenditu beharko da epaimahaiaren aurrrean. Proiektu hori idatzita aurkeztuko da, oinarrietan adierazi bezala, epaimahaiak azter dezan izangaiak horren defentsa egin baino lehen. Epaimahaiak ez du jakinen proiektu pedagogiko bakoitza norena den, harik eta defenditzeko unea iritsi arte.

Proiektu pedagogikoan, izangaiak bere proposamen pedagogikoa bildu beharko du, musika tresna bakoitzari dagokiona. Proiektuan hau sartu beharko du: helburuen eta edukien proposamen justifikatua, horien sekuentziazioa ikasturtez ikasturte eta mailaz maila, metodologiari eta ebaluazioari dagozkion baliabide guztiak, eskolak antolatzeko orientabideak eta abar. Aipatu lanean ere izangaiak biltzen ahalko du prestakuntzan eta praktikan duen esperientzia, eta, esperientzia hori oinarritzat harturik, egin den etengabeko gogoetaren ondotik lortu duen musika hezkuntzari buruzko planteamendua. Halaber, izangaiak berak sortutako material didaktikoak, unitate didaktikoak, bibliografia eta abar aurkezten ahalko ditu.

Izangaiak aurkezten ahalko ditu bere planteamendu pedagogikoak hobeki ilustratzeko egokitzat jotzen dituen material guztiak (teknikoa, didaktikoak...) eta, nolanahi ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dio Musika Eskolako zuzendariari, horrek ezer prestatu behar izanez gero, presta dezan.

Izangaiak gehienez ere 30 minutu izanen ditu bere proiektu pedagogikoa defendatzeko. Jarraian, eztabaida dialektikoan arituko da epaimahaiarekin. Epaimahaiak denetariko galderak egin eta argibideak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, defendatutako proposamenari buruz.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: aurkezturiko lanaren kalitatea, ideien argitasuna hura defendatzerakoan, izangaiak erakutsitako ezagutzak, bere planteamenduen koherentzia, sormena, orijinaltasuna, hala nola egindako proposamena bateragarria ote den Hilarión Eslava Musika Eskolako jardunarekin.

Musika Eskolak bermatuko du proba honetan aurkezturiko informazioaren konfidentzialtasuna. Aipatu informazioa gordeko da hautapen prozesu hauen espedientean, eta ez da inola ere hedatuko.

Epaimahaiak antzemanez gero aurkezturiko lana ez dela izangaiak egina, izangaia zuzen-zuzenean baztertuko du hautapen prozesu honetatik.

Izangai bakoitzaren oposizioaldiko ariketetako puntuazioa ateratzeko parte hartzen duten mahaikide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da, baina muturreko kalifikazioak, hots, altuena eta baxuena, baliogabetuko dira.

4._Euskara.

Euskaraz mintzatzen eta idazten jakitea baloratuko da, horrela eskatu dutenendako.

Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

.Gitarra elektrikoko lanpostukoak.

Lau proba izanen ditu, honelakoak:

1._Interpretazio ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 12 beharko dira gainditzeko.

Kontzertuko programa bat interpretatuko da. Izangaiak berak aukeratuko du eta gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

Epaimahaiak hauxe baloratuko du: programaren barietatea, aurkeztutako obraren zailtasuna, interesa eta kalitatea, eta izangaiaren kalitatea eta heldutasuna, bai teknikoa bai musikala.

Izangai bakoitzak bere laguna ekarriko du, edota konboa nahiz aldez aurretik grabatutako oinarri bat; horrelakoetan, tenorez jakinarazi beharko dio Musika Eskolako zuzendariari, aparteko prestakuntzarik beharrezkoa bada.

Ariketa bukatu ondoren, izangaien puntuazioen zerrenda agertuko du epaimahaiak iragarki oholean, eta han hurrengo proba non eta noiz eginen den adieraziko da.

2._Irakaskuntzako ariketa praktikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 12 beharko dira gainditzeko.

Klase bat eman behar zaio ikasle hasiberri bati eta beste bat jadanik aritutako bati. Klase bakoitzak 30 minutu iraunen du gehienez ere.

Klaseak bukatu eta gero, izangaiak epaimahaiaren aurrean defendituko du klaseak nola eman dituen, eta komentatuko ditu izandako gorabeherak, izan badira, ondoren bukaerako balorazio orokorra egiteko.

Epaimahaiak planteatu ahalko dizkio izangaiari zernahi galdera eta argibide, klasearen eta haren defentsaren gainean.

Ariketa bukatu ondoren, izangaien puntuazioen zerrenda agertuko du epaimahaiak iragarki oholean, eta han hurrengo proba non eta noiz eginen den adieraziko da.

3._Proiektu pedagogikoa.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira eta, guttienez, 12 beharko dira gainditzeko.

Proiektu pedagogiko bat aurkeztu eta defenditu beharko da epaimahaiaren aurrrean. Proiektu hori idatzita aurkeztuko da, oinarrietan adierazi bezala, epaimahaiak azter dezan izangaiak horren defentsa egin baino lehen. Epaimahaiak ez du jakinen proiektu pedagogiko bakoitza norena den, harik eta defenditzeko unea iritsi arte.

Proiektu pedagogikoan, izangaiak bere proposamen pedagogikoa bildu beharko du, musika tresna bakoitzari dagokiona. Proiektuan hau sartu beharko du: helburuen eta edukien proposamen justifikatua, horien sekuentziazioa ikasturtez ikasturte eta mailaz maila, metodologiari eta ebaluazioari dagozkion baliabide guztiak, eskolak antolatzeko orientabideak eta abar. Aipatu lanean ere izangaiak biltzen ahalko du prestakuntzan eta praktikan duen esperientzia, eta, esperientzia hori oinarritzat harturik, egin den etengabeko gogoetaren ondotik lortu duen musika hezkuntzari buruzko planteamendua. Halaber, izangaiak berak sortutako material didaktikoak, unitate didaktikoak, bibliografia eta abar aurkezten ahalko ditu.

Izangaiak aurkezten ahalko ditu bere planteamendu pedagogikoak hobeki ilustratzeko egokitzat jotzen dituen material guztiak (teknikoa, didaktikoak...) eta, nolanahi ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dio Musika Eskolako zuzendariari, horrek ezer prestatu behar izanez gero, presta dezan.

Izangaiak gehienez ere 30 minutu izanen ditu bere proiektu pedagogikoa defendatzeko. Jarraian, eztabaida dialektikoan arituko da epaimahaiarekin. Epaimahaiak denetariko galderak egin eta argipenak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, defendatutako proposamenari buruz.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: aurkezturiko lanaren kalitatea, ideien argitasuna hura defendatzerakoan, izangaiak erakutsitako ezagutzak, bere planteamenduen koherentzia, sormena, orijinaltasuna, hala nola egindako proposamena bateragarria ote den Hilarión Eslava Musika Eskolako jardunarekin.

Musika Eskolak bermatuko du proba honetan aurkezturiko informazioaren konfidentzialtasuna. Aipatu informazioa gordeko da hautapen prozesu hauen espedientean, eta ez da inola ere hedatuko.

Epaimahaiak antzemanez gero aurkezturiko lana ez dela izangaiak egina, izangaia zuzen-zuzenean baztertuko du hautapen prozesu honetatik.

Izangai bakoitzaren oposizioaldiko ariketetako puntuazioa ateratzeko parte hartzen duten mahaikide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da, baina muturreko kalifikazioak, hots, altuena eta baxuena, baliogabetuko dira.

4._Moldaketa.

Ariketa honetan gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira eta, gutxienez, 6 beharko dira gainditzeko.

Epaimahaiak proposatutako musikako tema bat oinarritzat hartuta moldaketa bat egin beharko da Konboen Talde Standar baterako (bateria, baxua, gitarra eta teklatua). Lehiatzaileek eskura izanen dute euskarri informatikoa (Windows XPko PCa eta Encore eta Finale editoreak). Bertze editore edo bertsioren bat erabili nahi duten izangaiek software hori ekarri beharko dute.

Epaimahaiak erabakiko du ariketek zenbat denbora iraunen duten.

5._Euskara.

Euskaraz mintzatzen eta idazten jakitea baloratuko da, horrela eskatu dutenendako.

Proba honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

6.2. Oposizio-lehiaketa 2007ko maiatzean eta ekainean eginen da.

7. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina, paratuko du jendearen aitzinean Musika Eskolako iragarki oholean. Horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldiko fase bakoitzean eta oposizioakdiko ariketetan lortutakoak batuko ditu eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Burlata-Atarrabiako "Hilarión Eslava" Musika Eskolako Patronatuari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Burlata-Atarrabiako "Hilarión Eslava" Musika Eskolako bulegoan:

a) Interesatuak dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun psiko-fisikoa duela egiaztatzen duen medikuaren agiri edo txostena.

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

7.3. Epearen barrenean izangaiak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbertzeko eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatua izan eta bere jarduketa guziak baliogabetuta geratuko dira, deusetan ukatu gabe, hala bada, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik letorkeen erantzunkizuna.

Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eginen da, aldi baterako kontratazioetarako erabiltzeari begira, Burlata-Atarrabiako Musika Eskolaren beharren arabera.

8. oinarria._Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Hautapen prozedura burututa eta izangaiak aurreko 7.2. oinarrian zehaztutako agiriak aurkezturik, organo eskudunak proposaturiko izangaia izendatu eta kontratatuko du, eskatutako baldintzak ezarritako moduan eta epean bete baditu.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbertzeko kasuetan salbu, lan-kontratu mugagabea sinatzen ez badu epe horretan, izendapenak lekarzkiokeen eskubide guztiak galduko ditu, 7.3 atalean ezarritako moduan eta ondorioekin.

9. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritu nahi den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabaki edo egintzak jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Burlatan, 2006ko abuztuaren 22an._Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena .................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia ......, jaioteguna ..........., jaioterria .................. (..............) helbidea ............., kalea ..............., zenbakia ........., posta kodea ..........., telefonoa ................

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Burlata-Atarrabiako Hilarión Eslava Musika Eskolako ............... izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (.......Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ..........aren ...(e)koa).

Orobat, karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik edo psikikorik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horiek horrela,

Eskabide hau onartu eta, horren ondorioz, Burlata-Atarrabiako Musika Eskolan ............ irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Burlatan, 2007ko................aren ..............(e)an.

(Eskatzailearen izenpea)

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1._Aurreko esperientzia irakasle lanetan.

Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa, administrazio publikoen musika eskoletan edo kontserbatorioetan emandako zerbitzuak; ikasturte oso bakoitzeko: 2 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu. Hilabeteak badira, hainbanatuko da, hau da, 0,2 puntu hilabete bakoitzeko.

Lortu nahi den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa, administrazio publikokoa ez den bertze ikastetxe batean emandako zerbitzuak; puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 3 puntu. Hilabeteak badira, hainbanatuko da, hau da, 0,1 puntu hilabete bakoitzeko.

Atal honi dagokionez, ikasturte osotzat hartuko da irailaren 1etik ekainaren 30era arte.

Zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira, puntuazioak ez dira batuko.

Atal honetako egiaztagiria:

titulu administratiboaren edo izendapenaren nahiz kontratuaren fotokopia konpultsatua edo kasuan kasuko ikastetxeko idazkariak luzatu eta zuzendariaren oniritzia duen ziurtagiria, bertan ikasgaia eta zerbitzuen iraupena jasoko direla.

2._Prestakuntza ikastaroak.

Hobekuntza ikastaroak, deialdiko musika tresnekin egindakoak, edo hobekuntza orokorrekoak, musikaren didaktikakoak, badira, 0,1 puntu 10 orduko ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere 5 puntu.

Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da eta ez da kontuan hartuko hamar ordu baino gutxiagoko gerakina.

Egiaztagiriak:

horien ziurtagiria, zenbat ordu egin diren edo kreditu kopurua adieraziko duena.

3._Eskatutako musika motakoa ez den bertze musikako titulu ofizial bakoitzeko, maila berekoa edo handiagokoa bada, puntu bat, eta gehienez ere 2 puntu.

4._Euskara. Gehienez ere, 10 puntu. Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiriaren edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den titulazioaren kopia kautotuaren bidez edo fotokopia konpultsatuaren bidez frogatzen ahalko da, edo, bertzenaz, epaimahaiak zehaztuko duen proba gaindituz.

Iragarkiaren kodea: L0700091