10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Zenbait akats atzeman dira, 2006ko abenduaren 22an, 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarki honetan: Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuan kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Beraz, akats horiek zuzendu beharra dago.

Ondokoak dira zuzendu beharreko akatsak:

_1. oinarriko 1.3 atalean, hau dioen tokian: "Burlatako Udaleko plantilla organikoan aitortzen zaizkion osagarriak", hau behar du: "Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen plantilla organikoan aitortzen zaizkion osagarriak".

_9. oinarriko 9.2 atalean, hau dioen tokian: "Epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio oposizio-lehiaketa murriztuan puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena", hau behar du: "Epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio oposizio-lehiaketan puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena".

_"Larraungo, Lekunberriko, Araizko, Beteluko eta Aresoko Kirol Mankomunitatea" aipatzen denean "Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatea" dela ulertuko da, hori baita entitatearen izen ofiziala.

III. eranskina honako eredu honi lotuko zaio:

_Izen-abizenak .................., adinez nagusia. N.A.N. zenbakia .......... Jaioteguna ............... Jaioterria .................. (................). Bizilekua, jakinarazpenak egiteko ................. (................). Kalea .............. Zenbakia .... Solairua ... Posta kodea ......... Telefonoa ............

_Zure aurrean agertu eta egoki den moduan, honakoa diot:

Eskatzen dut onartua izatea Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, ....... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, .........(e)an (akats zuzenketa ........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .......ekoan).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Badudala deialdiko hirugarren oinarrian adierazten den titulazioa.

Ez naizela bereizia izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.

Horrenbertzez,

"Eskatzen dut eskabide hau onartzeko eta, ondorioz, onartua izatea Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Larraunen, 2006ko ............aren .....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Larraunen, 2006ko abenduaren 27an._Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateko burua, Izaskun Balda Ciraco.

Iragarkiaren kodea: L0620578