10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1544/2006 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketa eskalako karrerako funtzionario bat izendatzen duena (Lan Arriskuen Aurreikuspeneko goi mailako teknikaria, Ergonomia eta Psikosoziologia berezitasunean).

Ikusirik Unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako eskalan lanpostu huts bat (Lan Arriskuen Aurreikuspeneko goi mailako teknikaria, Ergonomia eta Psikosoziologia berezitasunean) betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak abenduaren 18an egindako izendapen proposamena, hautaprobetarako deialdia 1042/2005 ebazpenaren bidez egin baitzen, eta egiaztaturik izangaiak betetzen dituela, karrerako funtzionario izendatu ahal izateko, deialdiak eskatzen zituenak.

Kontuan hartuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanpostuen Zerrendako Kudeaketaria O.L. izeneko lanpostuak, 500 zenbakidunak, baduela kontusaila aurrekontuetan.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena._Administrazio Kudeaketa eskalako karrerako funtzionario (Lan Arriskuen Aurreikuspeneko goi mailako teknikaria, Ergonomia eta Psikosoziologia berezitasunean) izendatzea:

Deiturak eta izena: Pérez Leza, Susana

NAN.: 72678863 J

Lanpostua: 500 Kudeaketaria O.L. (Lan Arriskuen Aurreikuspeneko goi mailako teknikaria, Ergonomia eta Psikosoziologia berezitasunean).

Maila: 22

Lanaldia: -.

Bigarrena._Izendatutako funtzionarioak hilabeteko epea dauka lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen duenean, izendatutako funtzionarioak, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauak betetzeko, dagokion deklarazioa egin beharko du.

Laugarrena._Izendapen hau 2006ko gastuen aurrekontuaren kargura egingo da.

Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Seigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi,eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Errektorea, Pedro Burillo López

Iragarkiaren kodea: F0700191