10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

VIANA

Plantilla organikoa eta 2007ko lan eskaintza

Toki entitate honetako idazkaritzan jendaurrean daude, erreklamazioak aurkez daitezen, plantilla organikoa eta Udalaren 2007ko lan eskaintza publikoa, Udalbatzak 2006ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zituenak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Vianan, 2006ko abenduaren 22an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0620340