10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ELGORRIAGA

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Elgorriagako Udalak 2006ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Elgorriagako Udalaren plantilletako lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen izenen zerrendak, plantillekin batera heldu direnak.

2. Espedientea jendaurrean paratzea entitate honetako idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2006ko abenduaren 20an._Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0620205