10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Delegazioa

Mairagako Mankomunitateko buruak, 2006ko abenduaren 19an, 111/2006 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Mankomunitateko burua kanpoan izanen denez eta Mairagako Mankomunitatearen estatutuen 25. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan xedatutakoarekin bat,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Aipatu artikuluen ondorioz, Mairagako Mankomunitateko buruorde Jesus María Sagardoy Alli eskuordetzea, Mankomunitateko buruari dagozkion eskurantzetarako, Mairagako Mankomunitateko burua kanpoan dagoen bitartean.

Bigarrena._Eskuordetze horrek eragina izanen du ebazpen honen egunetik 2006ko abenduaren 31 arte, biak barne.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, erabaki hori eta ekainaren 16ko 2568/1986 Foru Legearen 47 artikulua betetzeko, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Tafallan, 2006ko abenduaren 19an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0620397