10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ULTZAMA ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, animatzaile soziokultural eta gizarte hezitzaile izateko lanpostua betetzeko, oposizio murriztuaren bidez. Izendapena

Animatzaile soziokultural eta gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat betetzeko oposizio murriztuko epaimahaiak egin duen proposamenari jarraikiz (deialdia 2006ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abuztuaren 30ean) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Ultzama Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2006ko abenduaren 21eko bilkuran, erabaki zuen María Carmen Garces Ducar andrea animatzaile soziokultural eta gizarte hezitzaile izendatzea, gainditu duten izangaien artetik berak lortu baitu puntuaziorik altuena.

Larraintzarren, 2006ko abenduaren 21ean._Mankomunitateko burua, Francisco Javier Berasain Gascue.

Iragarkiaren kodea: L0620586