10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MENDABIA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko oposizioa: Gainditu dutenen zerrenda etaizendapen proposamena

Udal honetako zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizioz betetzeko epaimahaiak, 2006ko 94. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 7an, argitaratutako deialdiari jarraituz, haren 8. oinarriarekin bat, aditzera ematen du gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioekin batean:

_Ramón Caspe Sainz jauna: 70,92 puntu.

_José Javier Martínez de Espronceda Marquínez jauna: 66,78 puntu.

Hortaz, epaimahaiak Ramón Caspe Sainz jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, Udal honetako zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua bete dezan, bera izan baita oposizioan puntu gehien lortu duen izangaia.

Mendabian, 2006ko abenduaren 20an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0620276