10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Alkatearen dedikazioa eta lansaria

Goizuetako Udalak, 2006ko abenduaren 22an egindako bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75 artikuluan xedatutakoa, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat eginez.

2004 irailaren 24an egindako bilkuran, 2004 urterako alkatearen dedikazioa eta ordainsariak ezarri ziren, aldi berean urteoro erabaki hori berretsi eta eguneratuko zela onetsi zen.

Hori guztia kontuan izanik, Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. 2007 urterako, alkatearen ordainsariaren eta dedikazioaren erabakia berrestea, 2004ko irailaren 24an ezarritako baldintzetan.

2. 2007 urterako alkatearen ordainsaria eguneratzea, aplikagarri den KPIaren arabera.

3. Erabaki honek eragina izango du, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0620395