10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1540/2006 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Federico José Castillo Martínez jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena "Ekologia" jakintza-arloan.

2006ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 3ko E.A.O.) deitutako sarbide-lehiaketa epaitu duen Batzordeak egindako proposamenarekin bat eginez, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarriak aipatutako dokumentazioa.

Errektoreak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 65. artikuluak (abenduaren 24ko E.A.O.) eta Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz, erabaki du Federico José Castillo Martínez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitateko katedradun izendatzea ondoko jakintza-arlo honetan: "Ekologia", 3480 kodea, Natura Ingurunearen Zientzien Sailari atxikia.

Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, proposaturiko izangaiak destinoaren jabetza hartu behar du, une horretan eskuratuko duelarik dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0700194