10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Udal kideen ordainsariak

Kontuan izanik Toki Entitateetako kideen Dedikazioari eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoa, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluarekin bat eginez

Udalak 2004ko maiatzaren 28an egindako bilkuran, 2004 urterako zinegotzien ordainsariei buruzko erabakia onetsi zen. Aldi berean 2004ko urriaren 29an erabaki hori osatu egin zen.

Hori guztia kontuan izanik, Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. zinegotzien ordainsaria 75,59 euro gehi KPI izanen da Udalaren osoko bilkura arrunt nahiz berezietara etortzeagatik, betiere 12 bilkuretako gehieneko mugarekin. Zenbateko horri legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

2. Erabaki honek eragina izango du, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3. Udaleko oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Imanol Legarretan Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0620394