10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AGOITZ

Administrari laguntzaile baten izendapena

Agoizko Udalak, 2006ko abenduaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, eta Udal honetako administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko epaimahaiak egin duen proposamenari jarraikiz (deialdia 2006ko 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, apirilaren 21ean), Inés Villanueva Abaurrea andrea izendatu du Udal honetako administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko.

Agoitzen, 2006ko abenduaren 19an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0620385