10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATARRABIA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prestazioa arautzen duen ordenantza eta 2007ko ekitaldirako aldaketak ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkura berezi eta presakoan:

1. Hasiera batean onestea Atarrabiako Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prestazioa arautzen duen ordenantza.

2. Ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetako aldaketak onestea. Haien testu bateginak espedientean bildu dira.

Prezio publikoen gaineko arauak:

1._Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

2._Kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Atarrabian, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0620554