10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARELLANO

Arellanoko bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2006ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arellanoko bide publikoen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Arellanon, 2006ko abenduaren 28an._Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L0620546