10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARRAITZ-ORKIN

Ordenantzak. Behin betiko onespena

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren kultur areto eta guneak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batean onetsi zenetik (2006ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 3koa) 30 eguneko legezko epea iraganik inolako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantza horiek behin betikoz onetsirik gelditu dira ondoko testuari jarraikiz.

Arraitz-Orkinen, 2006ko abenduaren 10ean._Kontzejuko burua, Pedro Larrainzar Baraibar.

ARRAITZ-ORKINGO KONTZEJUAREN KULTUR ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza udal aretoak erabiltzea da Kontzejuak antolatzen ez dituen bilera edo jardueretarako.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Gune publikoa nork eta zer egun eta ordutarako eskatzen den, harexen araberakoa izanen da tasaren oinarria.

Erabilera pribatiboari dagozkion tasak dagokion ordenantzaren edo haien gaineko udal erabakien menpean geldituko dira.

Instalazioak lehengoratzea edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzera behartua dagoenak gauzak konpondu edo lehengoratu beharko ditu, instalazioak oker erabiltzeagatik kalteren bat egiten bada.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aitzineko artikuluetan ezarritakoa bete dadin, ordaintzera behartua dagoenak ez du gordailurik eratu behar izanen egin litezkeen kalteei erantzuteko.

9. artikulua. Ez da behar gordailuaren zenbatekorik.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozeren kariaz Kontzejuaren kultur aretoak edo gune publikoak erabili nahi dituenak behar den baimena eskatuko dio Kontzejuari eta Kontzejuak eskatzen dizkion baldintzak beteko ditu.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean ordaindu beharko dira behar diren tasak.

12. artikulua. Baimena iraungitzat joko da 11. artikulua betetzen ez bada.

TARIFEN ERANSKINA

Lokala irekitzeagatik (tasa finkoa). 36,06 euro.

Erabiltzen den ordu bakoitzagatik, argirik ez berokuntzarik gabe: 12,02 euro

Erabiltzen den ordu bakoitzagatik, argiarekin edo berokuntzarekin: 18,03 euro.

Erabiltzen den ordu bakoitzagatik, argiarekin eta berokuntzarekin: 24,04 euro.

Iragarkiaren kodea: L0620494