10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantzaren 22. artikuluaren aldaketa, "Gorraizko Jaurerria" lehengo Plan Partzialaren esparruko bolumen arloko baldintzen gainean. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko abenduaren 19ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Eguesibarko Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantzaren 22. artikuluaren aldaketa,"Gorraizko Jaurerria" lehengo Plan Partzialaren esparruko bolumen arloko baldintzen gainean; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325 eta 326. artikuluetan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko abenduaren 27an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0620484