10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LODOSA

Administrazioko langileendako jaiegun eta lanegunen 2007ko egutegia

Udal administrazioko langileendako 2007ko lan egutegia onetsi behar denez, Nafarroa osorako jaiegunak eta uztailaren hogeita hamaika (herriko jaieguna) alde batera utzirik, Alkatetzak datako egunean emandako dekretuaren arabera, ondoren aipatzen diren egunetan udal bulegoak itxirik egonen dira, 2007an:

_Uztailaren 30a (jaiegunen arteko zubia).

_Abuztuaren 1a, 2a eta 3a (herriko bestak).

_Irailaren 14a (Angustien festak).

_Abenduaren 7, 24 eta 31 (jaiegunen arteko zubia).

_Urteko larunbat guztiak.

Aditzera ematen da honen bidez, orok jakin dezan.

Lodosan, 2006ko abenduaren 27an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0620481