10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

IRURTZUN

Biztanleen udal erroldan iraungitzeagatik emandako bajen jakinarazpena

Irurtzungo alkateak ebatzi du eranskinean zehazten diren pertsonei Udal honetako Biztanleen Erroldan baja ematea, haien izen-ematea iraungi baita. Baja horiek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16. artikuluaren (14/2003 Lege Organikoak aldatua) arabera egingo dira. Bajaren data interesatuari jakinarazten zaion egunekoa izango da, edo bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunekoa.

Espedientea: 212/2006. Izena eta abizenak: Marcia Campos Silva. Egoitz. Tx. edo pasap.: CM651897. Jaiotze-data: 1975/10/18. Naziotasun herria: Brasil. Iraug. data: 2006/09/27.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egiterik izan ez denez, jakinarazpena aipatutako Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoari jarraituz egingo da.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoetakoren bat jarri ahalko duzu:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren eskumeneko organoari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Irurtzun, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, Juana María Martínez Jaunsaras.

Iragarkiaren kodea: L0620265