10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANARATXE

2007ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Aranaratxeko Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioan, 2007rako karga-tasa hauek finkatzea:

_Katastro balioaren 0,50, landalurreko ondasunetarako.

_Katastro balioaren 0,38, hirilurreko ondasunetarako.

2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %2.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

_2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

_Karga-tasa: %8.

5. Urak:

_16 euroko kuota finkoa.

_Kontsumoa: 0,23 euro/metro kubikoa.

6. Belarrak:

_Azienda larria: 1,23 euro/burua.

_Azienda xehea: 0,26 euro/burua.

Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren kontra ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Aranaratxen, 2006ko abenduaren 20an.

Iragarkiaren kodea: L0620458