10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa puntuala

Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki du baiestea Santos Julio Laspiur Garcíak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko prokuradorea den aldetik aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Udal Planeko aldaketa puntualen espedientea behin betikoz onestearen aurka, hala erabaki baitzuen Zizur Nagusiko Udalak 2006ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran. Horren ondorioz orobat erabaki du Udal Planeko aldaketa puntualen espedientearen edukia aldatzea, erabakian berean adierazten den ildotik eta, beraz, Tramitazioaren gaineko ordenantzen 24. artikulua honela geldituko da idatzirik:

24. artikulua. Zein agiri eta horiek nola aurkeztu.

Indarra duen legeriak eta oraingo Udal Planak eskatzen duten dokumentazio grafiko eta idatzizkoa edukiko dute plan eta proiektuek.

Dokumentazio guztitik 3 ale aurkeztuko dira, DIN A-4 formatuan eta behar bezala karpetatuak.

Arestikoa goiti-beheiti, ale bat euskarri informatikoan aurkeztuko da (CD/DVD), elementu grafikoak (planoak) *.pdf formatoko artxibategietan eta gainerakoak *.doc edo *.pdf formatoko artxibategietan dituela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2006ko abenduaren 26an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0620441