10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MARTZILLA

2007ko ekitaldiko zerga-tasak eta tasak

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Martzillako Udalak, 2006ko abenduaren 14an egindako bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen 2007an indarrean egonen diren tributuak eta tarifen tasak ezarri eta antolatzeko zerrenda.

Karga-tasak

Landalurrak: %0,80ko zerga-tasa.

Hirilurrak: %0,3068ko zerga-tasa.

J.E.Z., Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean %1,40ko tasa aplikatuko da.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: aldizkako tarteen arabera finkatzen da 3.1eko portzentaje bakarra; tasa, aldiz, %15.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,70eko zerga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Ibilgailuen tasa

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarik ez duten ibilgailuetarako:

_25 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuak, %39,3.

_25 zaldi fiskaleko edo gehiagoko ibilgailuak: %52,8.

Mota bereko ibilgailuentzat zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean

Espedienteak eta agiriak jaulki eta tramitatzeko tasak:

_DIN A-4ko fotokopia bakoitza: 0,12 euro.

_DIN A-3ko fotokopia bakoitza: 0,15 euro.

_Fotokopia eginbidetu bakoitza: 2,00 euro.

_Agirien konpultsa:

-Lehen orria, 2,00 euro.

-Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,30 euro

Ziurtagiriak:

-Arruntak, bakoitza: 3,00 euro.

-3 urteko edo gehiagoko historikoa: 18,50 euro.

Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

Lurzatien gaineko zedulak: 3 euro.

Katastroko orriak: 0,60 euro.

Txostenak etxebizitzak deskalifikatzeagatik:

-Babes Ofizialeko Etxebitza bat deskalifikatzea: 18 euro.

Espedienteak tramitatzea:

-Jarduera sailkatuaren espedientea: 222 euro.

-Arma txartelen tramitazioa: 18,50 euro.

Hirigintzako lizentziak eskuratzeko tasak

_Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatiketak eta birzatiketak eta arau subsidiarioen aldaketa puntualak tramitatzea: espediente bakoitzeko 1.000 euro, gehi prentsan iragarkiak ateratzeko gastuak.

_Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

_Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 33,20 euro.

_Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,2198; gutxienekoa: 33,20 euro.

_Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 33,20 euro. :.t12 Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

Eraikinen lehen okupazioko lizentziak eskuratzeagatik, 0,449 euro eraikitako m² bakoitzeko.

Establezimenduak irekitzeko tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeak egiteko

_Saltokiak, 80 m²-tik beherakoak: 177,30 euro.

_Saltokiak, 80 m²-koak edo gehiagokoak: 282,00 euro.

_Gestoriak eta bulegoak: 283,00 euro.

_Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 528,55 euro.

_Industriakko nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 528,55. euro.

_Industriako nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik gorakoak: 1.773,28. euro.

_Laguntzako eraikin eta saltokiak: 226,95 euro.

Hilerriko zerbitzuak eta hilobien kontzesioak eskuratzeko tasak

_Hilerria (zerbitzuak):

-Ehorzketa zerbitzuak, lurrean: 85,25 euro.

-Ehorzketa zerbitzuak, panteoian: 68,17 euro.

-Ehorzketa zerbitzuak, nitxoan: 44,33 euro.

Zerbitzu hauen gaineko tasei igeltserotzaren kostuak gehituko zaizkie.

_Hilerria (hilobien kontzesioa):

-Lehen hilobiaren kontzesioa: 198,17 euro.

-Bigarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 660,56 euro

-Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 1.321,11 euro.

-Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitza): eraikitzeko prezioa.

Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

1. epigrafea._Zangak irekitzea:

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 45,40 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 23,34 euro.

1.1.3. Zoladura gabeko lekuetan: 4,53 euro.

1.2. Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 68,08 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 34,03 euro.

1.2.3. Zoladura gabeko lekuetan: 5,67 euro.

1.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea. Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 45,39 euro.

3. epigrafea._Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak

_Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

Bide zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar jartzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,80 euro egunean.

Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 13,60 euro egunean.

Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 20,44 euro egunean.

_Gau eta eguneko pasabideak:

3 metro lineal bitartekoak (42,17 euro/metroa), 143,55 euro.

3 metro lineal baino gehiago dituztenak: aurreko tarifa, gehi 38,30 euroko errekargua metro bakoitzeko.

_Ostatuen terrazak:

Mahai bakoitzeko, denboraldian, 1. kategoriako eremuetan: 68,20 euro.

Mahai bakoitzeko, denboraldian, 2. kategoriako eremuetan: 51,16 euro.

Jaiegun berezietan gehitzen den mahai bakoitzeko: 34,10 euro.

Eskatutako mahaiez gain, baimenik eskatu gabe ateratzen den mahai bakoitzeko: 102,30 euro.

_Saltokiak kaleko merkatu txikian:

Postu finkoentzat: 65,89 euro/m².

Aldi baterako postuentzat: 4,95 euro/m².

_Barrakak: 0,83 euro/m² egun bakoitzean.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak

_Udalaren igerilekua, kiroldegia, pilotalekua:

Denboraldiko abonamendua helduentzat (> edo = 15 urte): 42 euro.

Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7tik 14 urtera bitartekoak, baita 2001ean betetzen dituztenak ere): 22 euro.

Pentsiodun edo erretirodunen abonamendua 15,50 euro.

Senar-emazteen eta izatezko bikote erregistratuen abonamendua: 70 euro.

Sarrerak (saio bakoitzeko: goiza edo arratsaldea): 4,00 euro.

Sarrera egun osorako: 5,50 euro.

Familia ugarietako kideendako murrizketa: ezarritako prezioaren %20.

Kiroldegiaren erabilera:

-Pista osoa, ordubetez: 22,00 euro.

Kiroldegiaren erabilera:

-Pista erdia, ordubetez: 14,00 euro.

Pilotaleku estaliaren erabilera:

-Kantxa, ordu bat edo zatikia: 4,50 euro.

-Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 3,50 euro.

Ur horniduraren tasak

_Hiruhileko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,31 euro.

_Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak). Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,46 euro.

_Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,56 euro.

_Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,35 euro.

_Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajea.

Estolderia tasa eta hornidura zein hondakin-uren arazketa

_Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 2,12 euro.

Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,13 euro.

Etxeko ur arazketa, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,10 euro.

_Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,19 euro.

_Industria eta merkataritzarako uraren arazketa (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,20 euro.

_Finka partikularrak ureztatzeko eta aisiarako uraren arazketa, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,27 euro.

-Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

_Hornidurarako eta estolderiako hartuneak (BEZa sartu gabe): 95,73 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, aztergai egonen da ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena, eta 30 eguneko epea dago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsita geldituko dira. Tasa, prezio publiko eta kuota hauek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Martzillan, 2006ko abenduaren 16an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0620293