10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESPRONTZEDA

2007ko ekitaldiko karga-tasak

Esprontzedako Udalak, 2006ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

1. Zerga-tasa hauek ezartzea 2007ko ekitaldirako, urte horretako urtarrilaren 1ean indarrean sar daitezen:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,65.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: bilketarako indizea: 1, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legean onetsitako J.E.Z.aren tarifetako kuotei aplikatu beharrekoa.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: balioaren igoera zehazteko ehunekoa: %2,5, urte tarte guztietarako. Kuota zehazteko karga-tasa: %14.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, legez dagozkion ondorioak izan ditzan."

Esprontzedan, 2006ko abenduaren 20an._Alkatea, José Luis Fernández Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0620160