10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Aldaketa Burlatako udalerrian telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2006ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Burlatako udalerrian telekomunikazio sareen instalazio irrati-elektrikoak arautzen dituen udal ordenantzan, 5.3 a) artikuluko borzgarren lerroaldeaz den bezainbatean, honela geldituko baita idatzirik:

"Lurzoru urbanizagarrian jarritakoa, hura hirigintzan garatzen bada, bi hilabeteko epean desmuntatu beharko da lehen abisua hartzen denetik."

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluak ezarritako ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2006ko abenduaren 11n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0620244