10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1519/2006 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Miguel Angel Villanueva Ruiz jauna Unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena "Enpresen Antolaketa" jakintza-arloan.

2006ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 3ko E.A.O.) deitutako sarbide-lehiaketa epaitu duen Batzordeak egindako proposamenarekin bat eginez, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarriak aipatutako dokumentazioa.

Errektoreak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz, erabaki du Miguel Angel Villanueva Ruiz jauna Nafarroako Unibertsitateko Publikoko irakasle titular izendatzea ondoko jakintza-arlo honetan: "Enpresen Antolaketa", 3484 kodea, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia.

Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, proposaturiko izangaiak destinoaren jabetza hartu behar du, une horretan eskuratuko duelarik dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko abenduaren 15ean._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0700196