10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Zizurko (Nafarroa) udal mugapean gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio-baimenerako eskaerari buruzkoa.

Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituzten Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 70. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean egonen da honako instalazioetarako proiektua:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008, Iruña.

Eskaeraren helburua: Zizurko udal mugapean (Nafarroa) gas natural kanalizatua banatzeko proiekturako aurretiko administrazio-baimena.

Instalazioen deskribapena: banaketa sare bat proiektatu da, MPB presioarekin. Hasiera izanen da Zizur Nagusian den sarea, PE 160koa. Hornidura sare horrek sare nagusi bat dauka, 17.337 ml. inguruko luzera duena; sare nagusi horretatik abiatuta, bigarren mailako sarea eginen da eta azken horretatik adarrak aterako dira, hirigintzako garapenaren arabera. Sare horretarako aurreikusten den luzera 5.711 ml-koa da Eriete, Gendulain eta Saguesko biziguneetarako eta Asterain, Gazolatz, Larraia, Muru-Asterain, Paternain, Undio eta Zarikiegiko kontzejuetarako.

Aurrekontua: aurrekontuak milioi bat berrehun eta laurogeita bat mila hirurehun euro (1.281.300 euro) egiten du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Industri Segurtasunerako Zerbitzuan aztertzen ahalko da, Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairuan. Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko abenduaren 14an. Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0619965