10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2006ko abenduaren 14ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko R-17 exekuzio unitatearen esparruari buruzko xehetasun azterlana.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Fontellasen, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0620343