10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URDIAIN

Epaile titular eta ordekoaren lekuak hutsik

Urdiaingo Udalak herriko epaile titularraren eta ordekoaren lekuak hutsik daudela ematen du jakitera.

Aipatu lekuak bete nahi dituztenek Urdiaingo udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskakizunak bere egoera orokorrarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 20 egunen barruan.

Urdiainen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Luziano Agirre Goikoetxea.

Iragarkiaren kodea: L0620220