10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Finken normalizazioa. Behin betiko onespena

Puiuko alkate udalburuak, abenduaren 15eko 88/2006 ebazpenaren bidez, behin betiko onestea erabaki zuen finkak arautzeko espedientea, Puiuko 1. poligonoko 211. lurzatiaren mugak aldatzeko, Asier Sola Jiménez jaunak eta Sonia Martínez Navarlaz andreak sustaturik. Haren hasierako onespena 2006ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 20an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du kontrako alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Puiun, 2006ko abenduaren 18an._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0620195