10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, eraikin batean oztopo arkitektonikoak kentzeko, U.I._V unitateko Z-6ko kanpoko lerrokadurak (etxe-saileko patiokoa) aldatuta (Andrés Gorricho karrikako 46a). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 20006ko azaroaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-NOV-06 (13/UV)

"Ikusirik Couto Proyectos S.L.k tramitera aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz 2006-11-13ko txosten teknikoarekin, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea eraikin bateko oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, etxe-saileko barne patiora jotzen duen kanpoko lerrokadura aldatuta, Andrés Gorricho karrikako 46ko eraikinean igogailuak paratzeko.

2. Espedientea jendaurrean izatea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0620246