10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, eraikin batean oztopo arkitektonikoak kentzeko, U.I._VI unitateko Z-1eko kanpoko lerrokadurak (etxe-saileko patiokoa) aldatuta (Kanalea karrika, 4 eta Atarrabiako etorbidea, 47C eta 47D). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko azaroaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-NOV-06 (14/UV)

Ikusirik Couto Proyectos, S.L.k tramitera aurkeztutako agiria, eta bat etorriz espedientean jasotako txosten teknikoarekin, 2006-11-13ko data baitu, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea eraikin bateko oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, etxe-saileko patiora ematen duen barneko lerrokadurak aldatuta, Kanalea karrikako 4. zenbakiko eraikinean eta Atarrabiako etorbidea, 47C eta 47Dkoetan igogailuak paratzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0620245